07-07-30

HIRIKO AMETSAK ZARAUTZEN

klikatu argazkian

HIRIKO AMETSAK argazki erakusketa ibiltaria Zarautzen. (15/07/2007)
Uztailaren 15.an argazki erakusketa ibiltariak Zarautzen beste paradatxo bat egin zuen.
Printzipioz goiz buelta bat egiteko ideia bazegoen ere, jendearen erantzuna eta Artezaleak Elkartearen gonbitea onartu eta arratsalde parteraino luzatu zen erakusketa.

Eskerrik asko han izan zineten guztiei.
Hurrengo paradatxoan ikusiko garelakoan, laister arte!!

07-07-06

HIRIKO AMETSAK Getarian

klikatu argazki gainean

HIRIKO AMETSAK argazki erakusketa ibiltaria Getarian. (23/06/2007)
Ekainaren 23.an argazki erakusketa ibiltariak Getarian paradatxo bat egin zuen eta bi orduren buruan 300 "begi-bisitari" ( 150 pertsona) izan zituen.
Merci beaucoup "begi-bisitari" guztiei.
Hurrengo paradatxoan ikusiko garelakoan, laister arte!!



07-06-22

Zer da HIRIKO AMETSAK? Zergatik? Noiz? Non?

HIRIKO AMETSAK hiri-herrietan zer gertatzen denaren ikusmiran, sortzen den proiektu bat da. Hamabi argazki ibiltariz osatutiko argazki erakusketa bat.Hiriko biztanleen ametsak bilatu asmoz dabilen proiektu bat dela esan genezake.

Erakusketaren formatua ez ohikoa izango da: KALEAN eta HERRIZ-HERRIburutuko baitira erakusketa guztiak ahalik eta jende gehiagorengana hurbildu asmoz. Erakusketa erabat edo bestera ibiltaria bihurtuko da.
Uda partean eta hainbat herri ezberdinetako kaletatik pasako den argazki erakusketa bat da.
Erakusketaren muina ametsak izango dira. Sarean ere
http://www.hirikoametsak.blogspot.com/, erakusgai egongo dira burututako argazki erakusketa guztiak bideo, argazki nahiz kronika formatu ezberdinen bidez.

07-06-21

HIRIKO AMETSAK: argazki-kronista

Begiak etengabe lanean ariko dira. Beti, ondoren argazki kamerarekin harrapatuko dituen irudiaren bila.

"Batzutan, islatu nahi dudan irudiarekin egingo dut topo, eta beste batzutan, horren bila aterako naiz. Argazkiak ateratzen saiatuko naizela esan daiteke.
Horren emaitza izango da erakusketaren argazki kronika, argazkiz osaturiko erakusketa ibiltaria nire begiekin isladatuko dut."

Omenaldi moduko bat izango da "Hiriko Ametsak" errealitate egiten lagundu zuten leku eta protagonistei.

*Kronistak: Aitor Lerchundi Osa - Lartaun Portularrume Merino

07-06-20

HIRIKO AMETSAK: ibiltaria

Gure hirian zer gertatzen denaren ikusmiran “ Hiriko Ametsak” proiektuan elkartu gara. Hiriko biztanleen ametsak bilatu asmoz gabiltza. Nola ikusten dute heuren etorkizuna? Eta besteena? Zer aldatuko lukete?Zeintzuk dira zure ametsak etorkizunerako?Zer esperimentatu nahiko zenuke.

Zeintzuk dira zure amets pertsonalak.
Benetako edo fantasia hutsezko ametsak

Zuri buruz, edonori buruz,
Zure hiriari buruz, nahi duzunari buruz.

"......................................................................................................................................"

*Ibiltaria: Imanol Agirre Illarramendi

Hiriko ametsak: argazkilaria

Hirian jaio ez den ni bezalako batentzat, hiriak gauza kiligarri asko ditu, eta guztietatik aniztasuna da erakargarriena. Harritu egiten naiz aniztasunaren aurrean; tribu urbano ezberdinekin topatzean, edo turista multzoen artean galdu eta turista sentiarazazten nauen uneko momentuan, abanguardia eta modernitatearen hirian lanetik irtetzen diren trajedun emakume eta gizonezkoak gurutzatzean, etxerik gabeko eskaleak ikustean.

Hemen, gauez bueltatxo bat emateak gutxienez kalean lo egiten duten pare bat eskalekin topatzeak esan nahi du. Eskale, arlote, ez dakit nola deitu, kale izkin batean daude, portal batean edo hotz asko egiten badu banku bateko kajero batean. Lanik ez duten pertsonak dira, batzuk paperik gabekoak, beste batzuk alkoholarekin arazoak dituztenak, edo modurik sinplenean bapatean kale gorrian aurkitu direnak hipotekari ezin aurre eginaz eta beren etxea galduz.

Proiektu honetan ez dut egoera bat salatu nahi ez eta epaiketa moralik egin nahi. Lotan ari direneko fantasiazko momentu hutsa isladatu nahi dut, heuren ametsean bidaiatu eta leku hobeago batean aurkitzen direneko unea eta bizitzak modu egokiago batean tratatzen ditueneko ametsean murgildu nahi dut. Utz iezaidazue gauak eskeintzen duen ametsen mundu horretan, zoriontsu direnaren ustea izaten, fantasiazko mundu batean bada ere. Argazki erreportaia honetan eskaleak garrantzizkoak dira, baina protagonistak norberak dituen ametsak dira. Baita heurenak ere.

Ikusleak ametsak bete etzaizkion jende asko dagoela ohartzea nahiko nuke, eta ametsetan soilik hiriak fantasia hartara bueltatuko duela ohartarazi. Pertsona hauek bizi iraupenarengatik borrokan dabiltza, eta zirenaren espejismo bat dira. Hirian, gutako edonork bete genezakeen lekuan daude bizitzak hala nahi izan duelako soilik. Pertsona hauek, bere ametsik gozoenean ere, irakasle, maisu, argazkilari, bombero izatea amesten zuten: eta zihur norbait ere oraindik badela gaua erortzen denean.

Hiria azken batean ametsak gauzatzeko leku bat da askorentzat, edo beste modu batera esanda, amets ez egitea ezinezko bihurtzen den lekua.

Pertsona guztiak anonimoak dira eta benetako protagonista ametsa da, ametsak, edonoren momentuko ametsak.

*Argazkilaria: Eneko Illarramendi Lerchundi